XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MARIPA TA KATALIN.- Berandutxu etegoazan nago, Katalin.
- Ez, Maripa: txiliñak badiardue, ta isilduarte ezta Elizkizuna asiko.
- Gure Txanton lango gizonik! Ordurik ezin izenta lekio.
Esan neutsan orduan etorri balitz, onezkero Elizan gengozan.
Nire agindu guztiai baietz erantzuten dautse aoz, egimenez ezetz.
Katalin: ire senargei dontsu ori nire senarra baiño esangiñagoa izan dailla.
- Perrandes, errian edozer esanarren, iaseko mutilla da.
- Zer diñon, Katalin? Iasekoa ori? Ta ganera mutilla? Iasa zer dan bere eztaki orrek; mutilla dana badantzugu.
Batek badaki ezkonduta dagoan ala ez!! Urruneko arraiñagaz kontuan ibilli, Katalin.
- Ik beti orrelangoxe detua ta ekiña.
- Gaztetasuna zoroa da: gero egunen baten alperrik negar egiteak eztau balio izango.
Txantongaitik nik edozer esan daroat; baiña erbesteko gizon guztiakaz bat egin al balitz bere, naiago izango neuke ene senarra.
- Erbestean ezin egon leike gizon onik?.